Eguzkia ta Ilargia

martes, abril 18, 2006

Ametsetan...

Bart amets batean ibili nintzen. Ez naiz konturatu orain arte.
Lehioa ireki ta hor zeunden, hain lasai, ez zintudan ikusi inoiz hain itzela. Bapatean itsas haizeak aurpegian jo nau, ta zeure usaina nire barnean sartu da. Aisetasun bikaina sumatu dut, inoiz ez sentitu dudan bezala. Atea ireki ta zuregana joan naiz. Hondarrean eseri, ta zure ahots eztiak aditu ditut.
Mezu bat esan didazu beharbada? Agian...

Itsaso haizeak ileak nahastu didate, bizitza bezala, nahasia baita bizitza ere. Olatuak bezela. Hara ta ona dabiltzate, geuk bezela. Ez dakigu non izango garen bihar... han edo hemen? Gustuko dugun lekua bilatzen, baina leku hori oraindik aurkitu ezinik...

Ilunabarra iritsi da, ta hodeiertzean eguzkia ostendu da ilargiari bere lekua uzten. Ilargia ta izarrak zerua estali dute, ta itsasoa argiztatu dute... Baina...
Han zeunden, goizean bezalaxe, nere aurrean...

1 Comments:

Blogger Miguelito said...

Oso polita zara

12:33 a. m.  

Publicar un comentario

<< Home